Ordiziako taldeko igerilariak probak amaitu ostean
Larunbatean
Ordizia Urpekoak Saria lehiaketaren hirugarren edizioa jokatu zen Ordiziako Majori kiroldegian. Bertan, elkartu ziren 10 taldetako
206 igerilari.
Gizonezkoetan CADAS taldeko (Zaragoza) Daniel Lama izan zen garailea, bigarrena Antonio Reus, eta hirugarren postua Jose Antonio Perez izan zen. Emakumezkoetan, berriz, CD IMAS taldeko (Torrevieja) Sara Acs. Irabazi ez ezik,
errekorra ere jarri zuen Acsek. 200 metroko eta 400 metroko ur azal probetan Espainiako kadete mailako errekor berria jarri zuen. Bigarren
Irati Lakunza tolosarra izan zen.
Espainiako senior mailan segundo bat eta erdian Espainiako errekorra jaitsi zuen Lakunzak, 200 metro ur azaletik proban. Hirugarrena Natalia Carmen Resa izan zen.
Ordiziakoek maila ona
Ordiziako igerilariek maila onean aritu ziren. Horien artean
Xabier Alvarezek egindako lana nabarmentzekoa da:
ordura arte lortutako denbora guztiak hobetu zituen, eta mailako probetan garailea izan zen.
Goizean hasi ziren igeriketa probak. Finalera sailkatzeko balio izan zuten, eta horietan denbora hoberena lortu zutenek arratsaldean jokatu zuten finala. Ordiziako hainbat igerilari sailkatu ziren finalean aritzeko.
Taldea «oso pozik» dago lortutako emaitzekin. Kirol mailaz gain, bertako egon zen giroa ona ere aipatu du taldeak.
Bi aste barru, Bartzelonara
Aste honetan gogor entrenatuko dute Ordiziako taldekoek, izan ere, hemendik bi astera Bartzelonan dute Espainiako komunitateen arteko txapelketa. Horrez gain, CMAS-Worl Cup txapelketan ere parte hartuko dute. Apiril hasieran izango da txapelketa hori, Frantzia hegoaldeko Aix-en-Provence hirian.