Elkarrizketa irekia
Galdera Batzordeko kideak aurkeztu genituen Zumarragan otsailaren 13an egindako aurkezpenean. Izaera, adin eta ezaugarri anitzetako 27 kidek osatzen dute galdera erabakitzeaz arduratuko den batzordea. Euren lana oinarritzeko, bideari lehen bultzada emateko, elkarrizketa irekia egin genuen otsailaren 27an Idiazabalen. Bertan bildutako 200 lagunek eztabaida irekia egin zuten taldeka, eta talde bakotzean akta jaso zuten, parte- hartzaileek esandakoaren mamia laburbiltzeko. Egun horretan jasotako 16 aktak Galdera Batzordeak eskuratu ditu eta kontuan hartuko dute ekainean egingo den galdera adosteko. Apirilaren 9an jakinaraziko dugu zein izango den galdera. Argi dugu, dena den, galdera eta erantzuna baino askoz aberasgarriagoa dela Idiazabalen eta Galdera Batzordearen barruan izandako eta izango diren elkarrizketak. Elkarrekin era irekian hitz egitea, elkarbanatzea, adostea; elkarrekin egitea bidea.