Garagardo festa Legazpin
Ostegunetik igandera, garagardo festa egin dute Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatu du. Eguraldiaren ondorioz aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili dela esan dute antolatzaileek, baina gustura agertu dira hala ere.
Larunbatean ibili zen jende gehiena, baita atzo ere, Legazpi-Gabiria rallysprintaren aitzakian. Izan ere, sari banaketa frontoi barruan egin zuten.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkio udaletxeari, behar izan duten material guztia uzteagatik. Era berean, lau egun hauetan sukaldean edo zerbitzatzen lanean aritu diren guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiete.