Gurutz Linazasoro, Urretxuko kultur etxean
Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarrak alzheimerrari buruzko hitzaldia eman du Urretxuko kultur etxean. Ekitaldi hau Mairi emakumeen elkarteak antolatu du. Mairik 25 urte beteko ditu bihar. Hori dela eta, udalek errekonozimendu
Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarrak alzheimerrari buruzko hitzaldia eman du Urretxuko kultur etxean. Ekitaldi hau Mairi emakumeen elkarteak antolatu du. Mairik 25 urte beteko ditu bihar. Hori dela eta, udalek errekonozimendu ekitaldia antolatu dute. 18:00etan Mairiko emakumeei ongi etorria egingo diete Zumarragako udaletxeko arkupeetan eta ondoren udaletxeko areto nagusira igoko dira. Han, bi alkateek eskerrak emango dizkiete 25 urte hauetan egindako lanagatik.