Iparra-Hegoaren barruan, aste honetan, 'Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira jarriko dituzte'.
Segurako
Iparra-Hegoa kultur astea arrakastatsu hasi da. Plazan jarritako karpa txiki geratu da Kataluniako Victor Terradellas (CDC), Joan Tarda (ERC) eta David Fernandez, (CUP). Berriako zuzendaria, Martxelo Otamendi izan dute moderatzaile.
Egunotan Euskal Herria eta Katalunia elkarri begira jarriko dituzte Seguran.
Bihar, ANC (Liz Castro), Omnium (Eulalia Sole) eta Sumate (Jose Maria Calvero eta Joan Sole) Kataluniako gizarte mugimenduetako ordezkarien mahai ingurua izango da.
Asteazkenean, berriz, EAJ (Luke Uribe-Etxeberria), Sortu (Pernando Barrena), EH Bai (Iker Elizalde) eta Gure Esku Dagoko (Angel Oiarbideren) ordezkarien txanda izango da.
Bi hitzaldiak plazako karpan izango dira, 19:00etan.
Segurako plazako karpa txiki geratu da Kataluniako politikarien hitzaldia entzuteko.