Telmo Senperena Usurbe Probako irabazlea
Larunbatean Beasainen jokatu zen Usurbe Proban Victor Alvaro taldeko Telmo Senperena izan zen irabazle, esprinean talde bereko Martine de Morentini irabazita. 49,5 kilometroak 1:26:24ko denboran osatu zituzten. Eguraldia izan zuten aurkari nagusietako bat. Herriko Inoxcra taldeko Jon Arakama zegamarra izan zen lehenengo goierritarra, irabazlearengandik 18 segundora.