XVI. mendeko emakumeek lihoa nola ehuntzen zuten ikasi dute haurrek Igartubetin
'Ehungailua sortzen' tailerra egin dute asteburuan Igartubeiti baserrian. Bost familiak parte hartu dute.
Igartubeiti baserrian Ehungailua sortzen tailerra egin dute asteburuan. Bost familiak parte hartu zuten bertan, larunbatean. Igartubeitiko telarea bisitatu zuten lehenik, emakumeek XVI. mendean lihoa nola lantzen zuten ikusteko. Ondoren, berrerabilitako materialarekin ehungailu bat eraiki eta oihal bat ehundu zuten.












