Fatima Tubiak irabazi du M-Lehiaketa
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Beasaingo Udal Euskaltegiak M-Lehiaketa antolatu du Martxoaren 8a ospatzeko. Goizean egin da sari banaketa ekitaldia udaletxeko batzar aretoan: Fatima Tubia euskaltegiko ikasleak jaso du saria, Beasainen bizi den Maialen Olano diseinatzailearen izena asmatu zuelako.
Aurtengo lehiaketaren helburua, diseinuaren eta artearen munduan Goierriko eta Euskal Herriko emakume euskaldunek jorratutako bidea hobeto ezagutzea izan da.
Ildo horretan, sari banaketa ekitaldian, Maite Gurrutxaga Amezketako (Gipuzkoa) ilustratzaileak bere lanaren berri azaldu du.