Felix Etxeberria eta Jon Muñoz ezkiotarrak garaile
ZERAIN // Zeraingo Liztormendi elkartean larunbatean jokatu zen mus txapeketan inoiz baino bikote gehiagok hartu zuen parte: 24 bikotek. Felix Etxeberria eta Jon Muñoz ezkiotarrak izan ziren garaile, Eric Carro eta Juan Cabrejas segurarrei finala ira...
ZERAIN // Zeraingo Liztormendi elkartean larunbatean jokatu zen mus txapeketan inoiz baino bikote gehiagok hartu zuen parte: 24 bikotek. Felix Etxeberria eta Jon Muñoz ezkiotarrak izan ziren garaile, Eric Carro eta Juan Cabrejas segurarrei finala irabazita. Bestalde, Zerainlabek arkume bat zozkatu zuen mus txapelketako parte hartzaile guztien artean eta Aimar Intxausti eta Iñaki Elorza segurar bikotea izan zen zorteduna.