Itsasondoko Jaso enpresako langileek greba hasi dute, hitzarmen duin baten alde
Itsasondoko Jaso garabi enpresako langileak greban daude. Langileek azaldu dutenez, 2015ean bukatu zen indarrean zegoen lan hitzarmena, eta zuzendaritzak eta enpresa batzordeak 6 hilabete negoziatzen. Adostasunik lortzen ez zutela ikusita, batzarrak mobilizazioei ekitea erabaki du, “blokeo egoerarekin amaitu eta akordio batera” iristen saiatzeko.
Pasa den asteko ostegunean eta ostiralean, bina orduko lanuzteak egin zituzten. Aste honetan berriz, erabatekoa izango da lanuztea, grebara jotzea erabaki baitute. Jasoko langileei SATeko lankideak ere batu zaizkie lanuzte horietan. Hala, langileak txandaka antolatu dira, enpresa atarian protesta egiteko.
Manifestazioa
Bihar berriz, Ordiziako Azokarekin bat eginez, manifestazioa egingo dute. Goizeko 10:00etan abiatuko dira lantegitik, Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde lemapean.