Martxoan Bertsoa txapelketako lehen finalistak
Martxoan Bertsoa txapelketa aldaketa handiekin iritsi da aurten. Bere jatorrietara itzultzea erabaki dute eta bertsolari gehienak herrikoak dira. Gainera, finalera saio bakoitzeko bertsolari onena eta zozketa bidez aukeratutako bi pasako
Martxoan Bertsoa txapelketa aldaketa handiekin iritsi da aurten. Bere jatorrietara itzultzea erabaki dute eta bertsolari gehienak herrikoak dira. Gainera, finalera saio bakoitzeko bertsolari onena eta zozketa bidez aukeratutako bi pasako dira. Lehen saioa ostiralean egin zuten, Apatxe tabernan. Hiru taldek parte hartu zuten: Gorka Santesteban, Aitor Urbieta eta Manex Agirrezabalena, Manex Mantxola, Andoni Biain eta Beñat Hatxenena eta Aratz Igartzabal, Mikel Asurabarrena eta Gorka Maiz gabiriarrena. Bertsolari onena Mantxola izan zen. Finalean, berarekin batera, Andoni Biain eta Aratz Igartzabal arituko dira.
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, Fox tabernan. Bi talde lehiatuko dira: Ulises Galdos, Amaia Iturriotz, eta Gorka Azkaraterena eta Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Aitor Lizarazurena. Azken kanporaketa larunbatean izango da, Motz tabernan. Bi talde arituko dira: Asier Sasieta, Maialen Akizu eta Ane Belokirena eta Andoni Jaka, Gaizka Oiartzabal eta Beñat Torresena. Finala martxoaren 18an jokatuko dute, gaztetxean. Saio guztiak 23:00etan dira.