Oztibarreko eta Arberoako haurrei agurra
Iparra-Hegoaren barruan, hegoaldeko eta iparraldeko haurren arteko harremanak sendotzeko, urtero iparraldeko ikastolaren bateko haurrak etortzen dira Segurara bi egun bertako haurrekin pasatzera. Aurten, Nafarroa Behereko Oztibarreko eta Arberoako ikastoletako 40 haur izan dira.
Plaza bete poz bertso-antzerkia, Ainhoa Moiuaren hitzaldia, Zeraingo meategietara bisita… ekitaldi ugari egin dituzte atzo eta gaur Seguran. Gaur arratsaldean, agur festa eskaini diete Segurako eta Zeraingo haurrek.













