Udalen esker ona Mairi elkarteari
Mairi emakume elkarteak 25 urte bete ditu eta Urretxu eta Zumarragako udalek ekitaldi instituzional bat antolatu dute urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko. Ekitaldia Zumarragako udaletxean izan da eta bi
Mairi emakume elkarteak 25 urte bete ditu eta Urretxu eta Zumarragako udalek ekitaldi instituzional bat antolatu dute urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko. Ekitaldia Zumarragako udaletxean izan da eta bi herrietako alkateek eta alderdi guztietako zinegotziek parte hartu dute. Mikel Serrano Zumarragako alkateak plaka bat eman dio Mari Carmen Diez Mairi elkarteko lehendakariari eta Jon Luqui Urretxuko alkateak lore sorta bat eman dio Julia Hernandez bazkideari. Hernandezek 93 urte ditu.













