Hazien inguruko tailerra egin dute, eta 'Amama' filmea ikusi.
Hazien tailerra, Jaime Ortiz de Urbinarekin. / Arg.: Igartubeiti
Atzo, Emakumeen Egunari lotuta,
Emakumea landa ingurunean tailerra egin zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian.
Hazien inguruko tailerra eman zuen Jaime Ortiz de Urbina biologoak. Gero, baserrian bazkaldu zuten.
Arratsaldean
Amama filmea ikusi zuten.
Asier Altuna bertan izan zen, eta gidoiaren inguruko azalpenak eman zituen. Igartubeitiko arduradunen hitzetan, “egun borobila” pasa zuten.