Euskaldunen eta katalanen arteko kidetze ekitaldiekin bukatu da Iparra-Hegoa
Euskal Herria eta Katalunia izan ditu hizpide aurtengo Iparra-Hegoa jaialdiak, eta bi herrialde horien arteko elkarkidetza ekitaldiekin bukatu da aurtengoa. Bateko zein besteko dantzak, castellers-ak eta gereziondoko ekitaldiak egin zituzten, besteak beste. Unerik hunkigarrienetako bat, euskaldunek eta katalanek, bakoitzak bere hizkuntzan L’Estaca kanta ezaguna abestu zuten momentua izan zen.
Azken urteetako ediziorik jendetsuenetakoa izan da aurtengoa, eta antolatu diren ekitaldi guztietan, ehundik gora lagun bildu dira. Kataluniatik bakarrik, ia 200 lagun etorri dira asteburu pasa, lau autobusetan; horri, Ipar Euskal Herritik eta Segura inguruko beste herrietatik gerturatutako jendea gehitu behar zaio. Iparra-Hegoa jaialdia bukatzeko, dantzak, castell-ak, gereziondoko ekitaldia eta herri bazkaria egin zituzten atzo; guztira seirehun lagun inguru bildu ziren plazako karpan.