Atzo izan zen hamar kilometroko proba, Donostian. Gipuzkoako txapelketaren barruan kokatu da lehenengoz lasterketa hau
38:18ko denborarekin, bigarrena izan zen atzo
Izaro Rubio ordiziarra Udaberriko txapelketan. 10 kilometroko ibilbidean lehenengo emakumea Maitane Guerrero izan zen (36:19), eta hirugarrena Lourdes Colomo (39:11).
XIV. udaberriko lasterketa izan zen, eta
lehenengoz Gipuzkoako txapelketaren barruan kokatu da lasterketa hau. Irakurri
hemen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako elkarrizketa.
Gizonezkoetan, berriz, Unai Arroyok irabazi zuen, 31:17ko denborarekin. Hiru segundu beranduago iritsi zen bigarrena, Sergio Roman. Podiuma Ibon Esparzak osatu zuen (32:11).