Adimen urritasuna duten pertsonengan kirola egiteko ohitura sustatzea da helburua.
Aztiriara mendi irteera egin zuten Izadi Zaleak elkartekoekin. / Arg.: Aitor Casado
Kirola Elkarrekin jardunaldiaren bosgarren edizioa izan zuten atzo Legazpin. Atzegik antolatzen du, eta adimen urritasuna duten pertsonengan kirola egiteko ohitura sustatzea da helburua. Batetik, haien bizi kalitatea hobetzeko. Bestetik, gizarteratzea ahalbidetzeko.
Euskal Herriko hainbat herritako jendea bildu zen, guztira 325 lagun inguru. Adimen urritasuna duten pertsonek, urritasun fisikoa dutenek, eta urritasunik ez dutenek, denek batera egin zuten kirola.
Bost kiroletan aritzeko aukera izan zuten: igeriketa, futbola, mendia, pala eta boloak.
Goiza kirola egiten pasa ondoren, Gizarte Zentroan bazkaldu zuten denek batera. Bazkalondoan dantza egiteko aukera ere izan zuten. Atzegik oso
balorazio positiboa egin du: “Eguraldiak ere lagundu zuen, eta jende pila bat joan zen animatzera; atzoko eguna gozada bat izan zen”.
Udalari eta elkarteei errekonozimendua
Bestalde, Atzegik agiri bat banatu zien jardunaldian parte hartzen duten herriko kirol elkarteei eta udalari. “Laguntzeaz gain, asko inplikatzen dira”, azaldu du Inma Hernandez Atzegiko kideak.