Martxoan Bertsoa txapelketak baditu finalistak
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken bi kanporaketak jokatu dituzte. Bigarren kanporaketa ostiralean jokatu zuten, Fox tabernan, eta bertsolari onena Amaia Iturriotz izan zen. Finalean Aitor Lizarazu eta Iñaki Larrañagarekin batera
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken bi kanporaketak jokatu dituzte. Bigarren kanporaketa ostiralean jokatu zuten, Fox tabernan, eta bertsolari onena Amaia Iturriotz izan zen. Finalean Aitor Lizarazu eta Iñaki Larrañagarekin batera arituko da. Hirugarren eta azken kanporaketa Apatxe tabernan jokatu zuten, larunbatean. Bertsolari onena Maialen Akizu izan zen. Finalean, Asier Sasieta eta Beñat Torresekin arituko da. Finaleko hirugarren taldea Manex Mantxolak, Andoni Biainek eta Aratz Igartzabalekin batera. Finala ostiral honetan jokatuko dute, 23:00etan, gaztetxean.