Maria Pilar Agirrek eskaini du tailerra.
Maria Pilar Agirre ormaiztegiarra, azalpenak ematen. / Arg.: Zumalakarregi museoa
Zumalakarregi museoan Made in Ormaiztegi erakusketa dute, Ormaiztegiko industria garapenaren ingurukoa. Erakusketaren harira, larunbatean tailer bat egin zuten herrian hain garrantzitsua izan den motorgintzaren inguruan.
Maria Pilar Agirre herritarrak motoreen errotoreak nola egiten zituzten azaldu zuen, bere esperientziatik abiatuta.
Emakumeek nola lan egiten zuten ere azaldu zuen tailerrean. Gainera, motorgintzan lanean aritutako jende gehiago ere joan zen, eta denen artean partekatu zituzten esperientziak.
Ostiralean Irati Otamendiren hitzaldia
Martxoaren 18an, ostiralean, Irati Otamendi arkitekto beasaindarrak hitzaldia eskainiko du industria ondarearen inguruan.