Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak bost ikastaro antolatu ditu datozen hiletarako
Denak doakoak dira. Larunbatean hasiko da lehena: 'Teoria eta praktika feministaren historia'.
- Teoria eta praktika feministaren historia. Martxoaren 19tik urriaren 29ra, larunbatetan. 30 ordu.
- Edertasunez zahartuz. 60 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Apirilaren 11n hasiko da. Inma Merino eta Itziar Gandia psikologoekin.
- Zaintza sostenigarri baterako jakintzak berreskuratuz. Medikuntza naturala. Maiatzak 14 eta 18. Alaitz Mañesekin.
- Autodefentsa feminista tailerra. Eraso sexisten aurrean defendatzen ikasteko tailerra. Otsailak 26 eta 27, Zumarragako jubilatuen etxean. Emagin elkartearekin.
- Emakume musulmanentzako jabekuntza. Identitate musulmana mantenduz, genero berdintasunean sakontzeko tailerra. Martxoaren 17tik aurrera, hileko azken ostegunetan. Hajar Samadik dinamizatuko du.