Olaberrian igandean bukatu zen Goierriko 6. Kopa, paleta larruarekin pala txapelketa. Xabier Ibarguren lazkaotarrak eta Imanol Olaran olaberritarrak osatutako bikotea aise gailendu zen, finalean. 35 eta 22 irabazi zieten Beñat Ibargureni eta Zuhaitz Letamendiari. Partidako palari onena Olaran izan zen.

Xabier Ibarguren eta Imanol Olaran txapeldunak.
Otsailaren hasieran hasi zen txapelketa, eta 11 bikotek parte hartu dute, denak Goierrikoak. Olaberriko pilotalekuan jokatu dituzte neurketa guztiak.

Ibarguren II.a eta Olaran txapeldunak, eta Ibarguren I.a eta Letamendia txapeldunordeak, igandean Olaberrian.

Finalistak eta palari parte-hartzaileak.
Finaleko jaialdian, Olaberriko lau gaztetxok ere jokatu zuten, paleta gomarekin, erakustaldi bezala. Eliteko txapelketako jaialdiko errebantxa izan zuten. Jon Naldaiz-Xabier Naldaizek 25 eta 21 irabazi zieten Mikel Etxezarreta-Iker Garridori. Partida ederra eta emaitzaz estua jokatu zuten.

Erakustaldi partida jokatu zuten palari gaztetxoak: Jon Naldaiz-Xabier Naldaiz eta Mikel Etxezarreta-Iker Garrido.