ArcelorMittalek Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri du
ArcelorMittal enpresak Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri du gaur goizean. Enpresa honek 361 langile ditu eta langile gehienak Asturiasera bidali nahi dituzte. Gutxi batzuk bakarrik geldituko dira enpresak Euskal Herrian dituen
ArcelorMittal enpresak Zumarragako lantegiaren itxiera iragarri du gaur goizean. Enpresa honek 361 langile ditu eta langile gehienak Asturiasera bidali nahi dituzte. Gutxi batzuk bakarrik geldituko dira enpresak Euskal Herrian dituen gainontzeko lantegietan. Gainera, ArcelorMittalen itxierak inguruko enpresa askori eragingo dio. Enpresak elektrizitatea garestia dela eta Txinako enpresei ezin diela aurre egin dio. Urtarrilean Sestaoko lantegia itxi zuen.