Beasaingo bi irakurle taldeak ostiralean elkartuko dira
Ostiralean, 17:30ean, Beasaingo Igartzako jauregian dute hitzordua Beasaingo bi irakurle taldeetako kideek.
Helduen taldeak Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean liburua aztertuko du; gazteen taldeak, Jon Benitoren Bulkada olerki liburua.
Bi liburuak Udal Bibliotekan har daitezke maileguan.