Larunbatean jokatuko da 16:00etan hasita.
Beasain Challengeko hirugarren proba jokatuko da larunbat arratsaldean Arriaranen: Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketa. 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, 16:00etan hasita. Arriarango plazan izango da irteera eta helmuga; urtegi aldera osatu dute ibilbidea.
Aurretik, 15:00etan, haurrentzako lasterketak egingo dituzte auzogunean prestatutako ibilbidean.
Izen ematea kirolprobak. com webgunean egin behar da. Txip horia dutenek 15 euro ordaindu beharko dute eta txip hori gabekoek 17 euro. Lasterketa egunean izena ematen dutenek, berriz, 25 euro ordaindu beharko dute. 350 korrikalarientzako muga jarri dute Bealak eta Intxaurte elkarteko antolatzaileek.