Maddi eta Naia Aiestaran ahizpa beasaindarrak Azkue literatur sarian sarituak izan dira
Beasaingo Maddi eta Naia Aiestaran Iparragirre ahizpak R. M. Azkue literatur sarietan sarituak izan dira.
Maddik, 14 eta 17 urte bitartekoen mailan, narrazioaren alorrean, bigarren saria eskuratu du Gezurra lanarekin.
Naiak, berriz, 10 eta 13 urtekoen mailan, bigarren saria lortu du Obsesioa lanarekin, narrazioaren alorrean.
Gaur goizean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izan da saribanaketa ekitaldia.