Bigarren egin du Gari Bravo txirrindulari lazkaotarrak Portugalgo Montemor-Novo herrian, Alentejoko Itzuliaren bigarren etapan. Enric Masen atzetik, bi segundura sartu da helmugan. Atzo hasi zen Alentejoko Itzulian bere talde Muriasek lortzen duen bigarren podiuma da gaurkoa; lehenengo etapa Imanol Estevezek irabazi zuen.
Bravo pozik baina, aldi berean, penatuta agertu da gaurko lorpenaren ondoren, “100 metro gehiagorekin nahiko” izango zuelako aurretik zijoan Enric Mas harrapatu eta garaipena lortzeko.
Alentejoko itzulia UCI Europe Tour mailakoa da, eta igandean amaituko da bost etaparen ostean.