Goñiren omenezko pilota txapelketak baditu finalistak
Atzo arratsaldean Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako azken partidak jokatu ziren. Lau t’erdian, Salaberriak 22 eta 20 irabazi zion Arangureni. Binakako partidari dagokionez, Errandonea eta Gorrotxategik 22 eta 14 irabazi
Atzo arratsaldean Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako azken partidak jokatu ziren. Lau t’erdian, Salaberriak 22 eta 20 irabazi zion Arangureni. Binakako partidari dagokionez, Errandonea eta Gorrotxategik 22 eta 14 irabazi zieten Santxo eta Kastillori.
Finalak datorren asteazkenean jokatuko dituzte, 18:30ean, Beloki pilotalekuan. Lau t’erdian, Zubizarreta ataundarrak Salaberriaren aurka jokatuko du. Binakako finalean, Errandonea eta Gorrotxategik Urbieta eta Erasunen aurka jokatuko dute.
25. edizioa dela ospatzeko, Beloki pilota eskolako arduradunak eta arduradun ohiak, txapelketa jokatu duten urretxuar eta zumarragarrak, txapelketa jokatu duten profesionalak eta epaileak gonbidatu dituzte. Guztiek opari bana jasoko dute.