Udalak egin du deialdia. 19:00etan izango da elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
Legazpin Pariseko atentatuak salatzeko egindako elkarretaratzea, iaz. / Arg.: Asier Zaldua
Bihar, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Legazpiko udaletxearen aurrean. Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuek giza eskubideen urraketak jasaten dituztela salatuko dute. Errefuxiatuak Turkiara bidaltzeko
Europar Batasunak sinatu duen aurreakordioaren aurka ere egingo dute.
Bestalde, Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatuko diete
konponbiderako urratsak eman ditzaten. Udalak egin du elkartzeko deialdia.