Inbertsio nagusiak herri eskolaren bigarren solairua egokitzeko eta anbulategi berria egiteko proiekturako izango dira.
Herri eskolako bigarren solairua egokituko dute aurten. / Arg.: Maialen Igartua
Ezkio Itsasoko Udalak 1.157.844 euroko udal aurrekontua onartu du 2016rako. Aho batez onartu zuten asteazkeneako osoko bilkuran.
Herri eskolako bigarren solairua egokitzeko izango dira 271.500 euro. Iaz estreinatu zuten herri eskolako eraikina, baina oraindik lehenengo solairua baino ez dago erabilgarri.
Bestetik,
anbulategi berria egiteko proiektua idazteko eta lanak hasteko 184.000 euroko diru partida jarri dute.
Beste inbertsio batzuk:
- Alegiko bidegorriko zubia egiteko proiektua eta obrak: 86.890 euro.
- Alegiko bidegorria asfaltatzea: 34.000 euro.
- Santa Lutziko parkea berritzea: 70.400 euro.
- Txoritegiko eta Araneko autobus geltokiak berritzea: 3.000 euro.