Gaur goizean Goierriko Eskolan hitzaldia eman dute Irizar, Indar, Orkli, Ampo eta CAF enpresetako ordezkariek
Gaztañaga, Agirre, Lopetegi, Imaz, Perez, Ormazabal, Telleria eta Zabalo, solasaldia amaitu ostean
Ikaslan Fundazioa Goierri Eskolako erdi eta goi mailako ikasleek lan praktika gehigarriak egiten dituzten formakuntza zentroa da, eta aurten
25 urte beteko ditu Ikaslan fundazioak. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtean zehar egiteko. Gaurkoa lehenengoa izan da. Hain zuzen ere, Goierriko bost enpresa garrantzitsuenetako ordezkari bana egon dira Goierriko Eskolan.
Garikoitz Telleria Irizareko zuzendari industriala, Xabier Imaz Indarreko giza baliabideen zuzendaria, Jose Luis Perez Orkliko zuzendaria, Jon Agirre Ampoko lehendakaria eta Jokin Lopetegi CAF Ventureseko arduraduna, hain zuzen ere.
Solasaldian enpresen ikuspegia azaldu dute, eta ikasleei hainbat gomendio eta gako ere eman dizkiete ordezkariek. Gehien nabarmendu duten ideia izan da
langileak izan behar duen jarrera. Ikasketak behar-beharrezkoak direla azaldu dute, baina jarrera positibo eta onik gabe ez dagoela aurrera egiterik. Egun enpresen
merkatua erabat “aldakorra” dela ere argitu dute, eta horregatik
langileak ere aldaketa hoien aurrean erantzuten jakin behar duela. Adibide moduan jarri dute egun geroz eta gehiago lan egiten dela nazioartean, eta enpresa bateko langilea prest egon behar dela
kanpora joateko lan egitera, “aukera bat da”, azaldu dute.
Merkatuaren aldaketak direla eta, bost ordezkariek bat egin dute argitzean ez dakitela oraindik nolako joera izango duten enpresek, baina
etorkizunari begira
“positibo” agertu dira. Datozen urteak “aldaketa handirik gabe” joango direla uste dute.
Goierri Eskolako ikasleak lan praktika gehigarriak egiten dituzte Ikaslanen. Gaurko hitzaldiko irudia.
Horrez gain,
Manuel Ormazabal Ikaslan Fundazioaren zuzendaria, Zador Gaztañaga Ikaslaneko giza baliabideen eta formakuntza arduraduna eta Iñaki Zabalo Goierri Eskolako zuzendaria “oso pozik” agertu dira orain arte Ikaslanek izan duen ibilbidearekin. Izan ere, 25 urte hauetan
3.500 ikasletik gora igaro dira Ikaslanetik,
140 ikasle inguru urteko.
Bost lan eremu ditu: laser ebaketa, galdaragintza, metalezko egituren muntaia, kableatu eta armairu elektrikoen muntaia eta mekanizatua. Bailarako puntako enpresentzat egiten dute lan.