Feminismoa eta euskalgintzaren inguruko hitzaldia gaur, Ordizian
Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre dira gonbidatuak
Feminismoa eta euskalgintza: Azpiratuen erabakimenerako aliantzak hitzaldia egingo dute 19:00etan, Ordiziako D´elikatuz zentroan. Gure Esku Dagok ekainean egingo duen galdeketaren inguruan Ordiziako taldeak antolatu du hitzaldi hau.
Idurre Eskisabel kazetari eta EHUko irakaslea eta Lorea Agirre kazetaria eta Jakineko zuzendaria izango dira hitza hartuko dutenak. Bestalde, moderatzailea Nerea Elias izango da.
