Artaldeak iritsi dira Ordiziara
Idiazabal Gaztaren garaiari hasiera ofiziala emateko eguna dute gaur Ordizian, Artzain Eguneko ekitaldiekin. Artaldeak iritsi dira herriguneko kaleetara, eta gaurtik aurrera hasiko dira Aralarko larreetara abiatzen.
Bitartean, udaletxean, Idiazabal Gazta berria ebakitzeko ekitaldia egiten ari dira; Roberto Ruiz sukaldari beasaindarrak izan du aurten ardura hori. “Hau gazta ona” esanez estreinatu du aurtengo denboraldia. Ekitaldi berean, eskertza egin diete Joseba Insausti artzain ordiziarrari eta Aranzadi elkarteko kideei.
- Artzain Egunari buruzko informazio osoa eta egitaraua.
- Joseba Insausti artzainari egindako elkarrizketa.
- Aharien lehiaketako irabazleak