Gaur ere ez dira bildu Arcelor Mittaleko langileak eta zuzendaritza
Gaur ere zuzendaritzako kideak Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzara joan da eta enpresa batzordekoak lantegira. Langileak Jon Luqui Urretxuko alkatearekin eta Zumarragako hainbat zinegotzirekin joan dira eta zuzendaritza ez
Gaur ere zuzendaritzako kideak Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzara joan da eta enpresa batzordekoak lantegira. Langileak Jon Luqui Urretxuko alkatearekin eta Zumarragako hainbat zinegotzirekin joan dira eta zuzendaritza ez zegoela bertan esan diete. Enpresa batzordeak ostiralean Donostian biltzeko asmoa azaldu du, baina oraindik ez du zuzendaritzaren konfirmaziorik jaso. Agenda begiratu behar dutela esan diete.