Pako Aiestaran izango da Valentziako entrenatzaile berria
Pako Aiestaran beasaindarra izango da gaurtik denboraldia amaitu arte Valentziako entrenatzailea. Futbol taldeak Gary Neville kaleratu egin du emaitza txarrengatik, eta beasaindarrak beteko du bere postua datozen partidetan. Aiestaranek ondo ezagutzen ditu jokalari valentziarrak, aste batzuetan Nevillen ordez arduratu zelako entrenamenduetaz, hura Ingalaterrako selekzioarekin laguntzaile lanak betetzera joan zenean. Aurretik ere lan egin zuen Aiestaranek Valentzian, 2001-2004 tartean, Rafael Benitezekin batera, prestatzaile fisiko gisa.
Valentziaren hurrengo partida Kanaria Handian izango da, Las Palmas taldearen aurka.