Arcelor Mittalen Europako langile batzordearen elkartasuna
Arcelor Mittal enpresako Europa mailako langile batzordea Zumarragako eta Sestaoko lantegietako langile batzordeekin elkartu da Bilbon. Ondoren, Europako langile batzordea Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin elkartu da. Europako langile batzordeak Zumarraga eta
Arcelor Mittal enpresako Europa mailako langile batzordea Zumarragako eta Sestaoko lantegietako langile batzordeekin elkartu da Bilbon. Ondoren, Europako langile batzordea Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin elkartu da. Europako langile batzordeak Zumarraga eta Sestaoko langileei elkartasuna adierazi die eta itxieren aurka «baliabide legal guztiak» erabiliko dituela esan du.
Bigarren bileran Europako langile batzordeko kideek eta zuzendaritzak parte hartu dute. LAB sindikatuak Zumarraga eta Sestaoko langile batzordeetako ordezkariek ere parte hartzea eskatu du (“Sestao eta Zumarragaz hitz egin behar bada, Sestao eta Zumarragako ordezkaritza bat egon behar da”), baina Europako langile batzordeak ez du onartu. ELAk LABen eskaerarekin bat egin du.
Bestalde, Europako langile batzordean ordezkaritza duten sindikatuek (CCOO, ELA eta UGT) prentsaurrekoa eman dute. Bertan, Arcelor Mittali Euskadin dituen lantegientzat industria plan bat diseinatzeko eskatu diote, Eusko Jaurlaritzaren parte hartzearekin. Presioa egitea oso beharrezkoa dela ere esan dute. Helburua industria jarduera mantentzea eta lanpostuei eustea dela gehitu dute. «Lantegi hauek etorkizuna dutela uste dugu eta behar den ahalegin guztia egin behar dugu aktibitateari eusteko. Lantegi hauen bideragarritasuna bermatzen duten planak daude, baina ez dira betetzen ari», amaitu dute.