Arcelorreko langileek protesta zaratatsua egin dute gaur Donostian
Zumarragako Arcelor Mittaleko langileak Donostiako Gipuzkoa plazan bildu dira gaur eguerdian, Foru Aldundiaren egoitza atarian, protesta egiteko. Langileen eta haien senideen artean, ehundik gora lagun elkartu dira, protesta zaratasuan. Bertan,
Zumarragako Arcelor Mittaleko langileak Donostiako Gipuzkoa plazan bildu dira gaur eguerdian, Foru Aldundiaren egoitza atarian, protesta egiteko. Langileen eta haien senideen artean, ehundik gora lagun elkartu dira, protesta zaratasuan. Bertan, «Arcelor, ez itxi!» bezalako oihuak egin dituzte; pankartetan berriz, «altzairurik gabe etorkizunik ez» edota «Mittal errudun» bezalako leloak irakur zitezkeen. Markel Olano ahaldun nagusiari ere egin diote oihu, langileen ahotsa entzun dezan.
Bilera, astelehenean
Donostiara abiatu aurretik, langileek asanblada egin dute gaur goizean, Beloki pilotalekuan. Hainbat egunez bilera non eta noiz egin adostu ezinda ibili eta gero, azkenean langileak eta enpresako zuzendaritza astelehenean biltzekotan gelditu dira, Donostian. Haiek esateko dutena “entzutera” joango direla azaldu dute batzordeko kideek.