Bizi poz proiektuaren aurkezpenean, hainbat elkarteko kideak eta proiektuaren arduradunak
Zahartzen ari naiz eta zerbait egin nahi dut, aktiboa izan. Baina zer egingo dut nire denbora librean? Nola bete orduan? Eta jubilatzen naizenean, zer? Galdera horiei irtenbidea eman, eta zahartze aktiboaren ildoan
Bizi poz proiektua aurkeztu dute gaur Ordizian.
55 urtetik gorakoentzat eta elkarteetako kideentzat zuzendua dago proiektua. Helburua
pertsona nagusi aktiboak izatea da herrian, norberaren gaitasunak, taldean aritzeko gaitasunak eta inteligentzia emozionala lantzea dira, egunerokotasunean aplikatu ahalko diren balioak barneratzea. A
urkezpena apirilaren 5ean izango da 18:30ean, Zuhaizti aretoan. Proiektu honetan parte hartzeko izena eman ahalko da egunean bertan. Bestalde, 638.516.973 telefonoan ere eman daiteke izena.
Esperientziak
bi hilabeteko iraupena izango du.
Astean behin bi ordutako saioak egingo dira apirilean eta maiatzean. Talde txikietan banatu, eta proiektu bat ere egin beharko dute, proiektu sozialak sortu eta horiek aurrera eramateko behar diren baliabideetan trebatuz. Programa hau Ordiziako udala, Gueske, Zuhaizti, Nagusilan eta Kimetzeren elkarlanaren ondorioa da.
Egitasmo honen arduradunak
Eider Etxebarria eta Beatriz Santamaria dira, Mondragon Unibertsitateko LEINN Lidergo ekintzaile eta berrikuntza graduko ikasleak dira, eta Want Junior enpresaren ekimenez proiektu hau abian jarriko dute Ordizian. Beste herri batzuetan ere ari dira egiten, hala nola Oñatin.