Ospitaleko aparkaleku handiko lanak gelditu ditu Osakidetzak
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Osakidetzak ospitaleko aparkaleku txikia txukundu eta 250 autorentzako aparkaleku berri bat egingo zuela iragarri zuen. Bi obra hauek EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarako sinatutako aurrekontu hitzarmenaren
«Osakidetzakoei arazoak bazeuden guri deitzea besterik ez zutela esan nien» Mikel Serrano (Zumarragako alkatea)Zumarragako gobernu taldeak Eusko Jaurlaritzak ez duela aurrekontu hitzarmena bete uste du eta hitzarmenaren jarraipena egiten duen mahaira joateko asmoa du. «Gure alderdiak jarraipen batzordean duen ordezkari batekin hitz egin dut eta lasai egoteko eta arazoa gertutik jarraitzeko esan dit. Beraiek ere jarraipena egingo dutela hitz eman dit». Obra garrantzitsua Zumarragako alkateak EAJk eta PSE-EEk sinatu zuten aurrekontu hitzarmenetik bete ez den puntu bakarra ospitaleko aparkaleku handiari dagokiona dela dio. «Hitzarmen horretan 25 milioiko inbertsioak adostu ziren eta 630.000 euroko obra bat gelditzea penagarria iruditzen zait». Obra aurrera ateratzeko borrokatuko dela aurreratu du. «Gure ordezkariari obra hau bai ala bai egin behar dela esan diot. Aparkaleku bat ez da kanpo kontsultetako eraikin berria, erditze gune berria edo erresonantzia magnetikoak egiteko gailua bezain garrantzitsua, baina beharrezkoa dugu. Gainera, konpromisoa hartu zuten. Hori dela eta, adostutakoa betetzea espero dut», amaitu du.