Txosna gunearen alde festa antolatu dute bihar Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Txosna Batzordeak jaialdi bat antolatu du, biharko. San Prudentzio jaietan txosna gunea jarri ahal izateko dirua ateratzeko izango da; aurten udal diru laguntzarik ez dutela izango aurreratu dute. Bihar 13:30ean egoera prentsaurrekoa...
Lazkaoko Txosna Batzordeak jaialdi bat antolatu du, biharko. San Prudentzio jaietan txosna gunea jarri ahal izateko dirua ateratzeko izango da; aurten udal diru laguntzarik ez dutela izango aurreratu dute. Bihar 13:30ean egoera prentsaurrekoan azalduko dute; 14:30ean bazkaria, egunean zehar elektro-txaranga eta 19:00etan Barracuda eta Katekexix taldeen kontzertuak daude.