Aralarko Agiri herri galdura joango dira Lazkaotik, igandean
LAZKAO // Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Aralarren egingo dute 13. irteera, igandean (08:30ean irtenda, Itzala taberna paretik). Madotz herritik (Nafarroa) abiatu eta San Migelerantz joango dira. Atako harana, Errolanen zutarria eta Soroaund...

Aralarko Agiri (Agiregi) herri despopulatuko aztarnategia. Argazkia: Erlantz Urtasun
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Aralarren egingo dute 13. irteera, igande honetan. Lazkaoko Itzala taberna parean elkartuko dira 08:30ean, handik Sakana aldera abiatzeko. Madotz herritik (Nafarroa) abiatu eta San Migelerantz joango dira. Atako harana, Errolanen zutarria eta Soroaundi igarota, Agiri (Agiregi) herri galduaren bila joango dira. Erdi Aroan populatuta egon zen Agiri. Elizaren eta borden aztarnak daude.