Errefuxiatuei laguntzeko taldea sortu dute Urretxu-Zumarragan
Urretxuar eta zumarragar talde batek Siriako gerratik ihes egin duten errefuxiatuei laguntzeko taldea sortu du. Lehenengo bilera asteazken arratsaldean egingo dute, Zelai Arizti kultur etxean. Bertan beraien lana zehaztuko dute.
Urretxuar eta zumarragar talde batek Siriako gerratik ihes egin duten errefuxiatuei laguntzeko taldea sortu du. Lehenengo bilera asteazken arratsaldean egingo dute, Zelai Arizti kultur etxean. Bertan beraien lana zehaztuko dute. Herritar guztiei bileran parte hartzera deitu diete.
Talde hau iazko abenduan sortu zen, Talal Derki zuzendariaren Retorno a Homs dokumentalaren emanaldiaren ondoren. Solasaldia egin zuten eta parte hartu zutenetako batzuek errefuxiatuei laguntzea erabaki zuten. Talde honek Urretxu eta Zumarragako udalen laguntza du.
Bihar, 19:00etan, bilera bat egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Lagundu nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Koordinazio, bilketa, sailkatze eta bidalketa lanetan parte hartu nahi duten guztiak ongi etorriak izango dira.
Lehenengo bilera honetan, taldearen helburuak zehaztuko dituzte. Horretaz gain, lan egutegi bat prestatuko dute eta urretxuar eta zumarragarren elkartasuna lehenbailehen lortzeko egin beharreko lanak banatzen ahaleginduko dira. Urretxu eta Zumarragako lan taldeak Hotz Legazpi taldearen laguntza izango du. Talde honek bost tona material (janaria eta arropa, batik bat) bidali dizkie Calaisen eta Atenasen dauden errefuxiatuei.