Piamonteko ikasleek Lazkaon astebete igaroko dute, trukean
Lazkaoko San Benito ikastolak Saluzzoko ikastetxe batekoekin ikasle trukea egingo du. Batxilergoko 1. mailako 55 ikasle lazkaotar Aste Santu aurretik izan ziren Italia iparraldeko herri hartan, astebete pasatzen. Orain, ikaskide italiarrek itzuliko diete bisita, eta lazkaotarren etxeetan hartuko dute ostatu. Larunbatean iritsiko dira, eta apirilaren 15era arte Lazkao, Goierri eta Euskal Herria ezagutuko dituzte. Saluzzo Cuneo eskualdean dago, Alpe aurrean, Piamonte mendietan. 1.300 metroko garaieran kokatua dago. 16.000 biztanle inguru ditu.