Zeraingo Ildefonso Alustizaren bila jarraitzen dute
ZERAIN // Igandetik desagertuta dagoen 84 urteko Zeraingo Ganbaratxokoko Idelfonso Alustiza frantziskotarraren bila jarraitzen dute Gurutze Gorriaren, DYA-ren eta Ertzaintzaren erreskate taldeek. Astelehen goizean bere autoa aurkitu zuten Azpeitian (G...
ZERAIN // Igandetik desagertuta dagoen 84 urteko Zeraingo Ganbaratxokoko Idelfonso Alustiza frantziskotarraren bila jarraitzen dute Gurutze Gorriaren, DYA-ren eta Ertzaintzaren erreskate taldeek. Astelehen goizean bere autoa aurkitu zuten Azpeitian (Gipuzkoa), eta atzo mendian eta Urola ibaiaren ertzetan ibili ziren Alustizaren bila. Igandean Azpeitian bazkaldu zuen familiarekin, baina arratsaldetik ez dute haren berririk.