Gazte laguntzaileei bekak emango dizkie Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Garapeneko lankidetza proiektuetan ari diren gazte lazkaotarrei bekak emango dizkie Lazkaoko Udalak. 6.000 euroko poltsa du, aurten. Eskariak maiatzaren 31ra arte egin daitezke. Gazteen artean herrialdeen eta kulturen elkartasun baloreak sust...
LAZKAO // Garapeneko lankidetza proiektuetan ari diren gazte lazkaotarrei bekak emango dizkie Lazkaoko Udalak. 6.000 euroko poltsa du, aurten. Eskariak maiatzaren 31ra arte egin daitezke. Gazteen artean herrialdeen eta kulturen elkartasun baloreak sustatzeko da programa. 20-30 urte bitartekoek eta Lazkaon erroldatuek parte har dezakete. Gehienez 2.000 euro izango da.