Lazkao Txiki zena oroitzeko ekitaldiak gaur hasiko dira
LAZKAO // Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren heriotzaren urteurrenaren inguruan —apirilaren 3an hil zen, 1993an— antolatu ohi diren ekitaldietan lehena gaur da, 20:30ean, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Oihana Iguaran, Mikel Ar...
LAZKAO // Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolariaren heriotzaren urteurrenaren inguruan —apirilaren 3an hil zen, 1993an— antolatu ohi diren ekitaldietan lehena gaur da, 20:30ean, Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Oihana Iguaran, Mikel Artola eta Beñat Iguaran bertsotan ariko dira, afal ondoren. Igandean, Lazkao Txiki gogoan ekitaldia 12:30ean hasiko da, Zelaian. Oin-Arin, Goierriko Bertso Eskola, Lazkao Txiki Musika Eskola, udala eta Gerriko elkartea dira antolatzaile.