Arcelor Mittal gaur hasiko da lantegiko jarduera eteten
Arcelor Mittalek labea eta altzairutegia geldituko ditu gaur gauean. Ijezketa trenak beste astebete emango du martxan eta datorren astearen amaierarako jarduna ia erabat etengo da. Txatarra parkea bakarrik geldituko da
Arcelor Mittalek labea eta altzairutegia geldituko ditu gaur gauean. Ijezketa trenak beste astebete emango du martxan eta datorren astearen amaierarako jarduna ia erabat etengo da. Txatarra parkea bakarrik geldituko da martxan, enpresak EFE agentziari adierazitakoaren arabera.
Zuzendaritzak bere horretan darrai. Lantegia ia erabat itxi nahi du eta langile gehienak Asturiasera bidali nahi ditu. 50 bat Euskal Herrian dituen gainontzeko lantegietara bidali nahi ditu eta 24ri aurrejubilazioa eskainiko die.
Langileak eta instituzioak itxieraren aurka daude eta aste honetan zuzendaritzarekin elkartuko dira berriro ere. Jaurlaritzak langileekin prestatutako plana aurkeztuko die.
Mobilizazioei dagokienez, langileek 24 urteko geldialdia egingo dute bihar. 13:00etatik 15:00etara kontzentrazioa egingo dute lantegi aurrean (Olaberria eta Bergarako lankideek ere parte hartuko dute) eta 18:00etan manifestazio batek Urretxu eta Zumarragako kaleak zeharkatuko ditu.