Buztina erabiltzen ikasi dute haurrek Igartubeiti baserrian
'Buztina ezagutzen' tailerrean hamazazpi haurrek eta hamabost helduk parte hartu dute asteburuan.
Larunbatean Buztina ezagutzen tailerra egin zuten Ezkioko Igartubeiti baserri museoan. Lehendabizi, baserriko sukaldean dituzten zeramikazko ontzi ezberdinak eta haien erabilerak ezagutu zituzten: pegarra, gozo ontzia, olio ontzia, gurin ontzia…
Ondoren, zeramika egiteko buztina nondik lortzen den ikasi zuten, eta mendira joan ziren buztin bila. Amaitzeko, baserrira itzuli eta forma ezberdinetako irudiak egin zituzten lortutako buztinarekin. Meriendarekin amaitu zuten.
Jendetsua izan zen tailerra: hamazazpi haurrek eta hamabost helduk parte hartu zuten.
Hurrengo familientzako tailerra apirilaren 23an izango da: Belar usainduak.













