Furundarena eta Mendizabal zuzenean, Lazkaon
Aitor Furundarena soinu jotzaile goierritarrak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak 2 poliedro diskoa aurkezteko emanaldia egin dute asteburuan, Lazkaoko San Prudentzio ermitan. Bi instrumentu horiek uztartuz, musika klasikoa eta musika herrikoia jorratu dituzte, besteak beste, Guridi, Sarasate, Scarlatti, Vivaldi, Dowland, Isidro Antsorena, Pedeloy, Gorosarri eta Gorka Hermosa konposatzaileen piezak joaz. Hain zuzen ere, Hermosa soinu jole urretxuarraren Brehme pieza jotzen ari dira, bideo honetan.