«Futbol zelai bat egingo nuke Ormaiztegin haurrek jolastu dezaten»
Iñigo Ezkurdia (Lazkao, 1972) 2002tik bizi da Ormaiztegin eta orain hilabete eskasetik Murua tabernako nagusia da. San Andres jaietan itxi zuten ...
Iñigo Ezkurdia (Lazkao, 1972) 2002tik bizi da Ormaiztegin eta orain hilabete eskasetik Murua tabernako nagusia da. San Andres jaietan itxi zuten Ormaiztegiko taberna ezaguna eta haren falta nabaritu da hilabete hauetan. Ezkurdiak dioenez «oso gune estrategikoan kokatuta dago eta oso ezaguna da Goierrin eta baita kanpoan ere». Kamioilaria izan da 25 urtetan, baina aurretik ostalaritzan lan egindakoa da. Orain, ilusioz heldu dio hasi duen bide berriari.
Zein zaletasun dituzu?
Futbola ikustea gustatzen zait.
Liburu bat.
Julio Verneren Lurraren bihotzeraino.
Musika talde bat.
Euskal taldeen artean MCD, La Polla Records, Vomito…
Abesti bat.
Cicatriz taldearen 4 años, 2 meses y 1 dia.
Janari bat.
Txuletoia.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Marina D´Or.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Amets bat.
Hasitako ibilbide profesionala ondo ateratzea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nire semea.
Zeri diozu beldurra?
Ezeri ez.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Edozein haurrek, egunero.
Ormaiztegiko alkate bazina?
Futbol zelai bat eraikiko nuke, orain Segurara joan behar dute haurrek eta gazteek jolastera.
Ormaiztegin biziko ez bazina?
Lazkaon.