Idiazabal izendapeneko hiru gaztandegik jaso dituzte Gourmet 2016 sariak
Espainiar estatu mailan egiten den gazta lehiaketarik garrantzitsuena den GourmetQuesos 2016 lehia egin dute asteburuan, Madrilen. Guztira 500 gaztandegik parte hartu dute lehiaketa horretan, eta gazta zaharren mailan, hiru sari nagusiak Euskal Herrira etorri dira; hain zuzen ere, Idiazabal Jatorri Izendapeneko hiru gaztandegitara. Urrezko domina Zamudioko (Bizkaia) Vascolac gaztandegiak jaso du; brontzezkoa Elgoibarko Mausitxak, eta brontzezkoa Olaberriko Aizpea gaztandegiak.
Hiru gaztandegi horiek “ibilbide oparoa” nabarmendu du Idiazabal Jatorri Izendapeneko kontseiluak, nazioartean lortzen ari diren sariak kontuan hartuta. Kasu honetan ere, poza agertu dute “estatu mailako kata aditu onenek” Idiazabal gaztak aukeratu izanagatik. Izan ere, sari horiek guztiak, “gure ekoizleen lana, ilusioa eta ahaleginari emandako errekonozimendua” direla uste dute.